Normalean galdatutako konporta balbuletan, falkaren gidak galdatutako piezaren parte direnez, geometria irregularra izan ohi dute. Askotan gainazal hau ez mekanizatzea erabakitzen da, baina muntatzeko prozesuan, falka sartzerakoan, arazoak izaten dira gero, eta azkenean, horren ondorioz, gidako gainazal hauek errepasatzeko beharra sortzen da. Azkenean, lan hori egin beharrak, daukan zailtasun teknikoaz gain, balbularen muntaia geldiarazteagatik atzerapenak eta gainkostuak sortzen ditu prozesuan.
Irtenbidea
Gure bezeroek izaten duten arazoa ikusita, prozesu bat txertatzeko ahalbide teknikoak aztertu ziren, bezeroari gidaren gainazalean materialak izan ditzakeen irregulartasunengatik arazorik gabeko muntaia bermatu ahal izateko. ARRI-k, Trevisan makinen parkean, mekanizazioko prozesuan giden geometria ziurtatzen duten buru angeluarrak gehitu zituen. Mekanizazioko eragiketa hau makina berean, tresneria bera erabiliz eta atzerapenik edo aparteko makinako prestakuntza gehigarririk eragin gabe burutzen da. Beraz, pieza amaituta ateratzen da makina bakarretik. Makina horrek berak falka behar bezala sartzea bermatzen duen eragiketa ere egin baitezake.
Balbulen mekanizaziorako onurak
Bezeroari muntaiako prozesuan atzerapena saihesteak mesede egiten dio, atzerapen horrek hasieran aurreikusitako epean %40-rainoko inpaktua eragin baitezake. Muntaiako prozesuan dagoen bukatutako pieza bat garraiatu beharra jarduera arriskutsua da beti eta arazoak ekar ditzake. Beraz, bezeroak, epea ziurtatzeaz gain, atzera-prozesu batek eragin ditzakeen gastuak aurrezten ditu (%15-erainokoak edo askoz ere handiagoak izan daitezke eragiketaren konplexutasunaren arabera).