ENPRESA

BALBULEN MEKANIZAZIOA

Balbulen mekanizazioan 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, ARRI, sektoreko erreferente bihurtu da eta horretarako ezinbestekoa izan da ezagueraren eta jakintzaren transmisioa. Balbulen mekanizazioan aditu izatera iristeko egindako ibilbidean, nahitaezkoak izan dira Trevisan makinak. Honi esker, hainbat balbula mota (ataka-balbulak, bola-balbulak, globo-balbulak, erretentziokoak, ardazdunak, tximeletazkoak, etab.), aplikazio (oil&gas, nuklearra, urpekoa, kriogenikoa, etab.) eta material ezberdin (altzairu herdoilgaitza, inconela, duplexa, etab.) mekanizatzeko gaitasuna garatu du.

Trevisan makinen artean Trevisan DS1200 modeloa gailentzen da dimentsio handiko piezak mekanizatzeko duen gaitasunagatik (Ø2400mm-ko diametroak eta 25 Tn-rainoko piezak).Gure bezeroei kalitatezko zerbitzua emateko asmoz, baliabide teknikoen eta kudeaketarako baliabideen etengabeko hobekuntzan datza ARRIren helburua.
Era berean, zehaztasun handiko neurketak egin ahal izateko Zeiss Makina Tridimentsionala ere badauka eta bezeroaren eskaeren arabera entsegu ez suntsikorrak ere eskaintzen ditu, gure bezeroen beharrak ahalik eta ondoen betetzera zuzenduta betiere.

Bezeroarekin arreta

Gure bezeroen beharrei erantzuteko, piezen mekanizazioa gain, kudeaketako eta mantenuko zerbitzuak ere gauzatzen ditugu.

Infografia Web Eu

Infografia Web Eu