ARRI, kudeaketa eta baliabide teknikoen etengabeko hobekuntzari esker, erreferente bihurtu da balbulen mekanizazioko sektorean. 2 hazbeteko balbuletatik hasi eta 25 Tn-ra arteko piezen mekanizazioa eskaintzeko gaitasunak, bezeroaren beharrizanei irtenbide egokiak eman ahal izatea bermatzen digu. 30 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, mota ezberdineko balbulen mekanizazioan (ataka-balbulak, bola-balbulak, globo-balbulak, erretentziokoak, ardazdunak, tximeletazkoak, etab.), aplikazioetan (oil&gas, nuklearra, urpekoa, kriogenikoa, etab.) eta material ezberdinen lanketan (altzairu herdoilgaitza, inconela, duplexa, etab.) aditu bihurtu da. Gaitasun honek, ARRI, enpresa malgu eta balioaniztun bihurtzen du eta ondorioz, edozein bezero eta proiektu motatara egokitzen dena.