Balbulak mekanizatzea materiala kenduz burutzen den fabrikazio-prozesua da, izan material FORJATUTIK zein GALDATUTIK.
Falkaren asentuen arazoari irtenbidea aurkitu diogu konporta balbuletan
Normalean galdatutako konporta balbuletan, falkaren gidak galdatutako piezaren parte direnez, geometria irregularra izan ohi dute. Askotan gainazal hau ez mekanizatzea erabakitzen da, baina muntatzeko prozesuan, falka sartzerakoan, arazoak izaten dira gero, eta azkenean, horren ondorioz, gidako gainazal hauek errepasatzeko beharra sortzen da. Azkenean, lan hori egin beharrak, daukan zailtasun teknikoaz gain, balbularen muntaia geldiarazteagatik atzerapenak eta gainkostuak sortzen ditu prozesuan.
Arrik soldadura bidez errekuperazioak egiteko homologazioa lortu du
Enpresa gipuzkoarraren prozesuak balio erantsia izango du aurrerantzean, hornitzaile gehiagoren beharrik gabe, gehitu berri dion zerbitzu honekin
ATSEGINEZ JAKINARAZTEN DIZUEGU ARRIK 25 URTE BETE DITUELA!
GURE BEZEROEN FIDELTASUNA ETA BARNEKO NAHIZ KANPOKO PERTSONEN KONPROMEZUA ESKERTU NAHI DITUGU GAUR EGUN GARENA IZATEA AHALBIDETU DUTELAKO.
ARRI VALVE WORLD 2014en
Bigarren aldiz egongo da aurten ARRI Alemaniako Düsseldorf hirian bi urtez behin egiten den VALVE WORLD erakustazokan.