Enpresa gipuzkoarraren prozesuak balio erantsia izango du aurrerantzean, hornitzaile gehiagoren beharrik gabe, gehitu berri dion zerbitzu honekin
Arri mekanizazioko enpresak berrikuntzaren alde lanean jarraitzen du. Horren adibide da, errekuperazioak egiteko prozesuan, EN-ISO-15614-1:2018 araudiko ASME kodeko IX. Atalaren arabera lortu berri duen soldadurako homologazioa, TIG eta MIG-MAG metodoekin, karbono-altzairuarentzat eta altzairu herdoilgaitzarentzat.
Homologazio honekin, Arri, zehaztasuneko mekanizazioa egiteaz gain, bezeroak akaberako mekanizazioa egiteko bidalitako galdaketako piezen akatsak errekuperatzeko gai ere izango da. Balio erantsi honek, bezeroen artean akaberako mekanizazioa egiteko lehenetsitako hornitzaile bihurtuko duela espero da.
Orain arte, halako egoera baten aurrean, azken aukera gisara, - era berean aukerarik ohikoena izan ohi dena – sektore honetan diharduten bezeroek mekanizazioko prozesutik kanpoko soldaduran espezializatutako beste aditu batzuengana jo behar izaten dute, mekanizazioko prozesuan zehar detektatutako galdaketako akatsa konpontzeko.
Aurrerantzean, Arrik, inflexio puntu honi esker, bere bezeroei eskatzen duten mailako kalitatea eskaini ahal izango die, hornitzaile bakarrarekin lan egiteko aukera emanez, eta errekuperazio lanak kanpoan (profesional adituek edo bezeroak berak dauzkan langile kalifikatuek) egin beharraren ondorioz sortzen diren atzerapenak ekidinez.
Kalifikazio honek era honetako akatsen errekuperazioetan behar den kalitate-maila gorenena bermatzen dio bezeroari.
Enpresa euskaldunaren bezeroarekiko konpromisoa erabatekoa denez, sektorean ohikoenak diren soldadurako beste material batzuetan ere homologatzea erabaki du (esate baterako, Stellite Gr6-arekin, Inconel 625-arekin). Balio erantsi honek, mekanizazio prozesuan soldadura-errekargeetan akatsak agertzean, neurri zuzentzaileak modu askoz ere zuzenagoan eta azkarragoan hartzea ahalbidetuko dio.
Homologazio prozesu honetako dokumentu ofizialak Lortek zentro teknologikoarekin lankidetzan garatu ditu.
- PQR (Procedure Qualification Record)
- WPS (Welding Procedure Specification)
- WPQ (Welder Performance Qualifications)