Balbulak mekanizatzea materiala kenduz burutzen den fabrikazio-prozesua da, izan material FORJATUTIK zein GALDATUTIK.
Arrin 2 hazbete inguruko balbuletatik hasi eta tamaina oso handikoak arte (25 Tn-rainoko pisua dutenak) mekanizatzeko gaitasun teknikoa daukagu.
Aipaturiko balbulen osagaiak honakoak izan daitezke:
- Boladun balbulen gorputzak
- Globo balbulen gorputzak
- Eusteko edo erretentzio balbulen gorputzak
- Ar balbulen gorputzak
- Tximeleta balbulen gorputzak
- Ataka edo konporta balbulen gorputzak
- Balbulen beste osagai batzuk.
Horretarako, balbulen gorputzetan mekanizazioko emaitzarik onenak lortzea ahalbidetzen diguten hainbat Trevisan torneaketa-zentro ditugu.
Trevisan DS1200/450C
Trevisan DS1200/450C torneaketa-zentroak mekanizazio finkoaren (mekanizazioan zehar pieza finko mantentzen da tresnerian) eta torneaketako buruaren mekanizazioaren (alegia, torneaketako, fresaketako, zulaketako eta hariztaketako edozein eragiketa egiteko aukera eskaintzen du) abantailak bateratzen ditu. Torneaketako posizio ezberdinek diametro txikitik diametro oso handiraino mekanizatzeko aukera eskaintzen dute. Espezifikazio teknikoetan ikus daitekeen gisan, 2400m-ko gehieneko diametrora irits daiteke.
Hori egin ahal izateko, goialdean torneaketako buru bat eta behealdean fresaketa/zulaketa/hariztaketa burutzeko buru luzagarri bat dauka. Horrela, torneaketako jarduerak dirauen bitartean, torneaketako burua da birak ematen dituena eta geldi dagoen pieza torneatzen duena. Behealdeko burua erabilita fresaketa/zulaketa/hariztaketa eragiketak egin ditzakegu. Mahaia biratu ahal izateak balio erantsi handia ematen dio, pieza biraketa-angelu ezberdinetan kokatzea, eta, bide batez, hainbat aurpegi tresneria bakarrarekin, eta posizio bakarrean mekanizatzea ahalbidetzen baitu.
Horretaz gainera, edozein arazo saihesteko, txirbila kanporatzeko eta zaintzarako itxitura duen sistema bana dauzka makinak.
Trevisan DS900/300C
Aurreko modeloan bezalaxe, Trevisan DS900/300C torneaketa-zentroak torneaketako, fresaketako, zulaketako eta hariztaketako edozein eragiketa egiteko aukera eskaintzen du. Torneaketako posizio ezberdinek, Arrik dauzkan gainerako Trevisan modeloetan gertatzen den bezala, tamaina askotako piezak mekanizatzeko gaitasuna ematen du. Kasu honetan mekanizatu daitekeen gehieneko diametroa 1500mm-koa da.
Aurreko kasuan bezala, txirbila kanporatzeko sistema oso eraginkor bat eta zaintzarako itxitura duen sistema bat dauzka makinak.
Trevisan DS600/200C
Arrik horrelako bi torneaketa-zentro ditu. Aurreko modeloan bezalaxe, Trevisan DS600/200C torneaketa-zentroan torneaketa, fresaketa, zulaketa eta hariztaketako edozein eragiketa egiteko aukera ematen du. Gainera, bi makina berdin izateak eskaintzen dituen produkziorako abantailek malgutasun handiagoa izatea ahalbidetzen dute, eta horrek bezeroarentzat zuzeneko onurak dakartza. zuzeneko onura da. malgutasun handiagoa izateko gaitasunean islatzen dira. Torneaketako posizio ezberdinek tamaina askotako piezak mekanizatzeko gaitasuna ematen dute. Kasu honetan, mekanizatu daitekeen gehieneko diametroa 1150mm-rainokoa izan daiteke.
ARRI-k, erabat ekipatutako bi Trevisan DS600/200C izateaz gain, muntaiarako 8 mahai (“palet”) ere baditu, eta honi esker, une berean bere bezeroek dituzten behar ezberdinetara egokitzeko gaitasuna du. Makina honek ere, txirbila kanporatzeko sistema oso eraginkor bat eta zaintzarako itxitura duen sistema bat dauzka.
Trevisan DS300/70C
Trevisan DS300/70C torneaketa-zentroak aurreko deskribapenetan zehaztutako gaitasun guztiak biltzen ditu, baina kasu honetan pieza txikiagotara egokituta. Makina honetan mekanizatu daitekeen gehieneko diametroa 410mm-koa da.